Unai Fano hernaniarra atxilotu egin zuen atzo Guardia Zibilak, prentsaurreko bat ematera Bilbora zijoala. Atxiloketa goizeko 10:45ak aldera izan zen, A-8an, Aritze-tako atsedenleku inguruan. Guardia Zibilen patrolek bere autoa inguratu zuten eta armak eskuan zituztela bere kotxeko ateari ostikoak eman zizkioten, prentsak jakitera eman duenez. Kotxetik atera arazi eta lurrean etzan ondoren, esposak jarri eta eraman egin zuten. Ordu eta erdi ondoren aske utzi zuten ´ekibokazio bat` izan zela argudiatuta.
Bere aurkako
jarraipena salatzera zijoan
Fano, Bilbora zijoan prentsaurreko batera, salatzera ezker abertzaleko hainbat kide jasaten ari diren entzuketa eta jarraipena. Fanok berak jakitera eman duenez, GPS bilatzaile bat aurkitu zuen bere autoan, matrikula eta paratxokearen artean ezkutatuta. Prentsaurrekoa bukatzen ari zela iritsi zen Fano.
Askatasuna erakundeak salatu ditu ´euskal herritarrei ilegalki egindako jarraipenak eta entzuketak` eta ´atxiloketa arbitrarioak`