PRENTSAK jakitera eman duenez, gaur goizean Unai Fano hernaniarra atxilotu du Guardia Zibilak, Batasunako negoziazio kidea dena. Atxiloketa A-8an gertatu da, goizeko 10:45ak aldera, Aritzetako atxedenleku inguruan. Guardia Zibilen patrolek bere autoa inguratu eta armak eskuan zituztela bere kotxeko ateari ostikoak eman dizkiote, prentsak jakitera eman duenez. Kotxetik atera arazi eta lurrean etzan ondoren, esposak jarri eta eraman egin dute. Ordu eta erdi ondoren aske utzi dute.
Fano, Bilbora zijoan prentsaurreko batera salatzera ezker abertzaleko kideak jarraitzen eta ari direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!