Hondakinak prebenitzeko kanpaina hasi da Hernaniko ikastoletan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 1a, 01:00

‘Zirt edo zart: murriztu’ kanpaina San Markos mankomunitateak bultzatu du eta lehen hezkuntzako 136 ikaslek hartuko dute parte Hernanin.

San Markoseko mankomunitateak Zirt edo zart: murriztu kanpaina jarri du martxan mankomunitatea osatzen duten 10 herrietan, haurrak hondakinen prebentzioaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Hernaniko ikastoletan 136 ikasle izango dira kanpainan parte hartuko dutenak; Urumea, Langile eta Elizatxokoak. Urumea eta Langilen atzo hasi zuten kanpaina eta gaur izango dute bigarren eguna. Elizatxo ikastolan otsailaren 9an egingo dute. San Markoseko mankomunitatean 68 ikastetxe eta 2.492 ikasle daude eta kopuru horren %87ak parte hartuko du ekimenean.

Modu ludikoan

Zirt edo zart: murriztu kanpainarekin hondakinen prebentzioa, eta gaikako bilketa eta birziklaketa landuko dituzte, modu ludikoan. Sketch eta jolasekin batera, ikasleentzako eta irakasleentzako sortutako material didaktikoa erabiliko dute ikastetxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!