Ane Lujanbioren diapositibak ikusgai bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 31a, 01:00

Bidaiarien txokoak diapositiba proiekzioa emango du bihar Biterin. Ane Lujanbiok Euskal Herrian zehar motorrean egindako bidaian ateratako argazkiak izango dira ikusgai. 20:00etan izango da. Biharkoa izango da urteko lehen proiekzioa eta hilabetero bat egiteko asmoa du Bidaiarien txokoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!