Karbonera guneko bilera.

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 31a, 01:00

Karbonera guneko bilera izango da gaur, 19:30etan, gunean bertan. Bileran, besteak beste, otsaileko emanaldien programaz eta proiekzio gelaren egokitzeaz hitz egingo da. Gunetik gogorarazi dute bilerak irekiak direla. Horrez gain, jakinarazi dute bihar, 19:30etan, Tout va bien filmea emango dutela, 1972 urtekoa. Jean-Luc Godard eta Jean Pierre Gorin-ek zuzendutako lan honek 95 minutu ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!