Natza kultur elkarteak hitzaldia antolatu du biharko, ‘Herri eredua edo garapen eredu bat Hernanirentzat’ gaiaren inguruan. Bertan Antxon Mendizabalek eta Manuel Frailek hartuko dute parte, eta Agustin Ezponda Alkate ohia izango da moderatzaile lanetan. 19:30etan hasiko da hitzaldia, Natzako Errotan (Antziola, 7).
Munduko egoera
eta Hernanikoa
Mendizabal EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea da eta GEZKI (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Koo-peratiboaren Institutoa) taldeko kidea da. Fraile, berriz, Bildu Hernani plataformako hirigintza saileko kidea eta Hernaniko Udaleko zinegotzi ohia.
Natzak irakaslea gonbidatu du ´interesgarria iruditu zaielako Euskal Herrian eta munduan zer gertatzen ari den` eta ´globalizazioaren eta informazioaren ekonomiaren garai honetan zein prozesu baldintzatzaile egiten ari diren` jakitea.
Fraile gonbidatzea, egokia iruditu zaio kultur elkarteari, batetik ´Bildu Hernaniren egoera ilegal eta bidegabea salatzeko` eta bestetik, ´Hernaniko arau subsidiario berrien prozesuen eragile aktiboak izan direla-eta, bere iritzia ezagutzeko`.
Gaiaren inguruan herrian lanean ari diren eragile eta elkarteei gonbidapena luzatu diete parte hartzeko eta beraien ekarpenak egiteko.