Otsaila kultur ekintzaz beteta datorkigu. Inauteriak, txotx denboraldia, Santa Ageda, kaldereroak, Iñude eta artzaiak... hilabete oparoa izango da kultura eta festari dagokionez.
Aste honetan kaldereroak, Santa Ageda, erakusketa...
Aste honetan bertan izango da zer ikusia Hernanin. Bihartik hasi eta otsailaren 15era arte, Marivi Diez Aranaren koadroak izango dira Biterin ikusgai. Kultur etxean, baita ere, Una verdad incomoda filmea ikusi ahal izango da bihar gaueako 22:00etan.
Ostiralean Udalak 2006ko urtekaria aurkeztuko du Udaletxeko areto nagusian, 19:30etan. Larunbatean, berriz, Hernaniko bandak kontzertua eskainiko du Udaletxeko arkupeetan, 13:00etan, eta gauean, kaldereroen konpartsa aterako da erronda egitera, 21:00etan. Igandean, Santa Ageda bezperan, herriko talde ezberdinak aterako dira kaleetan barrena, tartean, Ohitura Zaharrak eta Kantuz abesbatzak eta Ur-Mia elkartea Ereñotzun.
Inauteriak 16tik 20era
Otsailaren 16ean hasiko dira inauteriak, ostiralarekin, eta 20ean bukatuko dira. Astebu-ru horretan herritarrak mozorrotu konpartsak herriko kaleak hartuko dituzte. Ostiralean jakinaraziko du Kultura batzordeak inauterietako egitaraua.
Hilaren 11n, Urumea Ikastolako iñude eta artzaiak kalera aterako dira eta ondoren inauteriko kontzertua eskainiko du Musika eskolak, 13:15etan, Udaletxeko arkupeetan. Bezperan, 10ean, Txatunga Bembe bilbotarren batukada ikusi eta entzun ahal izango da 18:00etatik aurrera kaxkoko kaleetan.
Oscar Duarteren gaita
eta danbolina 26ean
Otsailaren 26ean Oscar Du-arte extremadurarrak gaita jurdanoaz eta ahuntz azalez egindako danbolinaz kontzertua eskainiko du, Biterin, 19:30etan. Las Hurdesetako musikaria izan da lehen ere Hernanin.
Egitaraua
Otsailak 1, 8, 15, 22,
Zine Kluba. ‘Una verdad incomoda’, ‘Vodka lemon’, ‘Himalaya’, Cuando sube la marea’. Biteri, 22:00.
Otsailak 1-15,
Pintura erakusketa. Marivi Diezen lanak, Biterin. 18:00-20:00.
Otsailak 2,
‘Hernani 2006’ urtekariaren aurkezpena. Udaletxeko areto nagusia, 19:30.
Otsailak 3,
Kaldereroen irteera. Elur Txori, 21:00.
Hernaniko musika banda. Udaletxeko arkupeak, 13:00.
Otsailak 4,
Santa Ageda abesbatzak.
Otsailak 8,
ETBko ‘Egin Kantu’ saioaren grabaketa. Gudarien plaza, arratsaldean.
Otsailak 10,
Txatunga Bembe. Kaxkoan barrena, 18:00.
Otsailak 10,
Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00.
Otsailak 11,
Iñude eta artzaien irteera. 12:00etan.
Hernaniko musika banda. Inauterietako kontzertua. Udaletxeko arkupeak, 13:15
Otsailak 16-20,
Inauteriak
Otsailak 24:
‘I. Sagar lasterra’, herri lasterketa.
Otsailak 26-Martxoak 12,
marrazki erakusketa. Azucena Vieites, Biterin, 18:00-20:00.
Otsailak 26.
Kontzertua. Las Hurdes: Toques y cantos de tamboril. Biterin, 19:30.
Otsailak 27.
Lur Korta. Ipuinaren ordua, Liburutegian, 17:00 eta 17:30.