Cauterets-era irteera eskiatzera

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 30a, 01:00

Mendiriz Mendik irteera antolatu du datorren astebururako Cauterets-era eski alpinoa eta iraupen eskia egiteko. Autobusa larunbatean, otsailak 3, aterako da Atsegindegitik, goizeko 05:00etan eta izena emateko epea bihar bukatuko da. Helduentzako prezioak hauek dira: bazkideentzat 70 euro eta ez bazkideentzat 80 euro (forfaita ez da sartzen). Izena emateko elkarteko bulegotik pasa behar da (Iturregi z/g) 20:00etatik 21:00etara, eta aurretik 20 euro aurreratu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!