Hernaniko AEK-k herri batzordea deitu du gaur 19:30etan Biterin, Korrika 15eko antolakuntzaz hitz egiteko eta herritar guztiak gonbidatu dituzte azaltzera. Korrika martxoaren 24ean, eguerdian, pasako da Hernanitik (14:00ak aldera). Euskeraren aldeko martxa martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta apirilaren 1ean bukatu, Iruñean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!