Mandazubi eta Bakero botatzen ari dira Hernani-Urnieta autobidea egiteko

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 30a, 01:00

Urumeako autobideko Hernani-Urnieta zatia egiteko obrak hasi dira. Hernanin Bakero baserria botea dute eta atzo ilunabarrean Mandazubi baserria botatzen ari zen eskabadora. Bi baserri hauek eta Urnietan bota behar dituzten beste batzuen espropiazio modua salatu izan dute jabeek. 3,1 kilometro luze izango ditu Hernanitik Urnietarako autobide zati horrek. 7 metro zabal eta bi karril izango ditu norabide bakoitzean. Etorkizunean Amara eta Andoain elkartuko ditu autobideak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!