Gipuzkoako Foru Aldundiak herriz herri diruz lagunduko dituen proiektuen berri eman du, eta Hernanin 2007an 40 miloi euro inguru izango dira inbertituko dituenak. Zenbait proiektu badira, AMRrena edo Donostiako bigarren ingurubidearena adibidez, datozen urteetan ere inbertsioak eskatzen dituztenak eta, horiek kontuan hartuta, Diputazioak 105 miloi euroko inbertsioa aurrikusten du Hernanin. Aurrekontuak abenduaren 22ko Batzar Nagusiek onartu zituzten eta partida hauek guztiak jendearen eskura daude www.gipuzkoa.net/ogasunanet/aurrekontuak web gunean.
AMR, Donostiako ingurubidea eta Zaharren Egoitza
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Ahaldun Nagusiak aurrekontuen gainean esan du ´Foru Aldundiak lurraldearen garapen orekatu eta iraunkorraren alde egiten duen apustu garbiaren isla` direla eta herriz herriko alkateei bidali die beren herriko inbertsioen orria. Herna-nin dirurik gehientsuena eramango duten hiru proiektu dira: AMRko hitzarmena (AMR ladrilo fabrika Floridatik kendu eta lehengo Orbegozo zenean jarri, eta Floridan etxeak egitea); bestea Donostiako bigarren ingurubidea egitekoa; eta Maria Magdalena zaharren egoitzaren anpliazioa.