kALDEREROaK gaur gauean aterako dira herriko kaleetan barrena, Inauteriak iristear daudela iragartzera. Gaueko 21:00etan aterako dira Elur Txori elkartetik, aurkitutako soineko eta traje koloretsuenak jantzi eta zartai eta kazuelak astintzera. Iaz 300 bat pertsona bildu ziren konpartsan eta aurten ere eguraldiak laguntzen badu, beste hainbeste aterako dira.