Manuel Fraile eta Antxon Mendizabal gaur Natzako Errotan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 1a, 01:00

Natza kultur elkarteak hitzaldia antolatu du gaurko Herri eredua edo garapen eredu bat Hernanirentzat izenburuarekin. Hitzaldia 19:30-etan hasiko da, Natzaren Errota lokalean (Antziola, 7) eta Antxon Mendizabal EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea eta Manuel Fraile Bildu Hernaniko Hiri-gintza saileko kidea izango dira hizlariak. Agustin Ezponda Hernaniko Alkate ohiak egingo ditu moderatzaile lanak.

Jardunaldietako bigarren hitzaldia

Natzak Udalgintzari eta herri mugimenduei buruzko jardunaldiak antolatu ditu, herriarekin lotutako gai batzuen inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko (parte hartzea, kultura, ekonomia, mi-grazioa...). Jardunaldi hauek Udal hauteskundeen aurretik egiteko asmoa dute eta gaurko hitzaldia bigarrena izango da (lehenengoa, Parte hartzea eta Udala, urtarrilaren 18an izan zen).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!