‘Jolastuz ikasi eta ikasiz jolastu’ saioa otsailaren 1ean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 29a, 01:00

Zilegi Eskolek Jolastuz ikasi eta ikasiz jolastu saioa antolatu dute otsailaren 1erako. Bertan haurrekin egin daitezkeen jolasak egingo dituzte, ondo pasa eta ikasteko asmoarekin. Saioa eguerdiko 14:30etatik 16:30etara eta arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango da, AEKn. Izena emateko telefonoz deitu daiteke 943 55 78 79 telefonora. Mezu bat ere bidali daiteke zilegieskola@aeknet.net helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!