Kolore eta mugimendu ikuskizun ederra eskaini zuten gimnastek

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 29a, 01:00

GIMNASIa erritmikoko kurtso berriko erakustaldia izan zen atzo kiroldegian. Guztira 75 gimnastek erakutsi zituzten beren abileziak, taldeka eta bakarka eta instrumentu ezberdinekin. Benjamin eta alebinetan, banaka eta taldeka aritu ziren. Infantil mailan, bakarka aritu ziren. Jubeniletan taldeka aritu ziren. Seniorretan, bakarka egin zituzten saioak. Kiroldegiko aurreneko pistako aulkiak jendez bete ziren, gimnastek egindako ariketak arretaz ikusteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!