Azken hilabeteetan hauteskunde sindikalak egiten ari dira Hernaniko enpresetan eta azken enpresek gaur eta datorren astelehena bitartean egingo dituzte bozketak.
2006ko irailetik abendura gehienek
Enpresa gehienek iazko irailetik abendura arte aukeratu dituzte delegatu sindikalak. Lehen derrigorrezkoa zen abenduaren 31a baino lehen aukeratzea delegatuak, konputoan sartu eta sektore hitzarmenetan parte hartzeko. Horregatik, enpresa gehienek irailetik abendura egiten jarraitzen dute aukeraketa, %60ak, gutxi gora behera. Gaur egun beranduago eginda ere, emaitza konputatzen da. Gaur egingo dira Kirol patronatuko hauteskundeak eta Udaletxekoak datorren astelehenean, hilak 12, izango dira. Hernaniko enpresa haundienek bozketak astelehenerako eginak izango dituztela aurreikusten da.