Datorren larunbatean, otsailak 3, kaldereroen konpartsa Hernaniko kaleetan barrena ibiliko da, kalderero kantuak kantatu eta zartariak joaz erritmoa jartzen. Gaurtik eta ostegunera arte, entsaioak egingo dituzte egunero Elur-txori elkartean bertan, arratsaldeko 20:00etan. Bestalde, konpartsa 21:00etan aterako da.
Antolatzaileek jakitera eman dute, urteroko moduan, afaria izango dela kaldereroen konpartsa atera aurretik. Izena eman nahi dutenentzat zerrenda jarria dago Elur Txori elkartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!