Udaletxeko Berdintasun Kontseiluak kartel lehiaketa antolatu du martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Lehiaketaren leloa ‘Hernanin berdintasunean bizitzeko, parte hartu’. Lanak paperean aurkeztu behar dira, gutxienez 45 X30 zm-ko neurrian eta gehienekoa 65x40 zm. Lanak Hernaniko Udalean aurkeztu behar dira otsailaren 19a baino lehen. Informazioa gehiago: 943 337017 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!