Emakumea pilotari txapelketaren I.edizioko finala gaur jokatuko da Azpeitiko Izarraitz frontoian eta bertan bi hernaniar izango dira: Garazi Jauregi eta Eluska Arrondo. Lehenengoak Arozenarekin jokatuko du eta bigarrenak Mendizabalekin, biak Anoetako Kuku taldekoak. Txa-pelketa hau Gipuzkoako txapelketaren ekibalentea da.
Aurretik, Kadeteen Gipuzkoako txapelketa ere jokatuko dute Hernani 4 (Otxotorena-Aburuza) eta Hernani 1 (Lizeaga-Pagola) bikoteek. Partidu hau 18:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!