Ostiralero bezala gaur ere antolatu ditu mobilizazioak Etxerat elkarteak. Kontzentrazioaren lema da Estatus politikoa orain, Euskal presoak Euskal Herrira. Arratsaldeko 20:00etan, plazan. Bestalde Iñaki de Juanaren askatasuna eskatzeko sinadurak biltzen ari dira eta gaur arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira Kixkal tabernako iskinean eta igandean goizeko 11:00etatik 14:00etara, Plazan. Etxeratek firma hauekin mozioa aurkeztuko du udaletxean, giza eskubideak errespetatzeko eta Iñaki de Juanaren askatasuna eskatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!