Ikasleek igandeko txotx ekitaldirako gonbidapenak banatuko dituzte gaur kalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 26a, 01:00

BHko ikasleek igandeko txotx irekierarako gonbidapen txartelak banatuko dituzte gaur herriko kaleetan zehar, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gonbidapen txartelak ikasleek berek egin dituzte, hilaren 13an Bruno Agerrek sortu zuen artelana erabilita, sagarra eta sagardoan oinarritutakoa. Ekimen hau Hernani eta Sagardoa ekimenaren barruan kokatzen da, Artelatz enpresa DBHko aurreneko mailako ikasleekin aurrera eramaten ari dena. Ekimen honekin sagarra eta sagardoak eskualdean duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte ikasleak, sagardoa arduraz kontsumitzeak duen garrantziarekin batera. Gaur banatuko dituzten gonbidapenetan ere, kontsumo arduratsuarekin zer ikusia duten esaldiak idatzi dituzte ikasleek. Txotx irekiera igandean Igandean izango da txotx irekiera ofiziala eta bertan izango dira Wazemank saioko aktoreak. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Plazan. Segidan, herritarrek sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute. Piroteknia ikuskizuna, Incansables txaranga eta aizkolarien erakustaldia ere izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!