Askatasuna erakundeak borroka eguna deitu du gaur, Jarrai, Haika eta Segiren aurkako epaia salatzeko. Bi manifestazio izango dira, bata 12:00etan, Segik deituta, eta 20:00etan, Plazan. ´Gazteen eskubideak eta independentziaren alde lana egiteagatik` izan direla atxilotuak dio Askatasunak eta ´eraso hau Euskal Herriaren aurka eta herri honen hitza eta erabakitzeko eskubidearen aurkakoa` dela azpimarratu du. Egoera honi ´herri bezela` erantzuteko eta Espainiar gobernuari ´proiektu guztiak aurrera eramateko eszenario demokratiko bati ateak ixten dizkioten bide errepresiboak alde batera uztea` esijitzeko gaurko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!