‘Agua’, Indiako legeei buruzko pelikula bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 24a, 01:00

Urtarrileko 4 ostegunetan Zine Kluba izango da Biteri Kultur Etxean eta ziklo honen barruan, bihar Agua Kanadiar-Indiar pelikula ikusi ahal izango da, gaueko 22:00etan. Agua filma 2005 urtean grabatu zen eta istorioa Indian kokatzen da 1938 urtean, Mahatma Gandhiren, emanzipazio mugimendu garaian, hain zuzen ere. Zortzi urte besterik ez dituen Chuyia, hiltzear dagoen gizon batekin ezkontzen dute eta senarra hiltzean, indiar legeek agintzen duten moduan, emakume alargunen zentro batean sartzen dute bizi guztirako. Zentro horretan Narayan gaztea ezagutzen du, Mahatma Gandhiren reboluzio sozialaren jarraitzaile sutsua den abokatua. Pelikulak, bi pertsonaje hauen arteko harreman istorioa kontatzen du, eta ura da pelikulan beti presente dagoen elementua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!