HHI-CEPA Helduen ikastetxeak 2006-07 ikasturterako zenbait gaietarako matrikula zabalik du. Interesa duenak urtarrilean zehar egin dezake izen ematea, besteak beste: Bigarren Hezkuntzako Graduatua ateratzeko, 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitaterako Sarrera Froga prestatzeko, Informatika ikasteko eta abar. Zenbait hizkuntza ere ikasi daitezke, ingelesa, euskara, frantsesa eta atzerritarrentzat gaztelania. Helbidea: Antziola 62; telefonoa 943 33 53 18.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!