Txotx irekiera igandean: pixkana haunditzen ari den ekitaldia

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 24a, 01:00

Datorren igandean izango da Hernaniko txotx denboraldia inauguratzen duen emanaldia, eguerditik aurrera Plazan. Aurten bosgarren urtea da Hernanik bere txotx irekiera ekitaldia egiten duela eta ETBko Wazemank programako kideek egingo dute irekiera ofiziala. Hernaniko 2006ko uzta aurkezteko ekitaldia izaten da, urtez urte indar hartzen ari den hau eta eguraldiak laguntzen badu, jende faltarik ez da izaten Gudarien Plazan. Txalapartari, bertsolari eta aizkolariak ere izango dira ekitaldi nagusi honetan eta baita piroteknia ikuskizuna ere.

Lau urteko ibilbidea

Orain arteko lau ekitaldietan hauek izan dira txotxari hasiera emateko ardura izan dutenak: 2003an, Aimar Olaizola izan zen eta Goizuetako herria omendu zen; 2004an, lizasotarrek ireki zuten (Joxe, Sebastian eta Beñatek) eta Azpeitiko herria izan zen omendua; 2005ean, Isaak Salaberria, Karlos Argiñano eta Martin Berasategi sukaldariek ireki zuten txotxa eta Beasaingo herria omendu zuten; eta iaz Chillida familia izan zen ´Hernaniko sagardo berria` oihu egin zuena.

Emanaldiz oparo

Txotx denboraldian barrena giro berezia izaten da Hernanin eta emanaldiak ere asko. Orain hasi eta apirilera arteko ekitaldien zerrenda atera berri du Biteri Kultur Etxeak eta izango da non gozatu, asteburuetan bereziki.

Ekitaldiak

Urtarrilak 28. Txotx denboraldi hasiera. 12:00etan Plazan.

Otsailak 10. Txatunga Bembé taldearen emanaldia.

Otsailaren 16tik 20ra. Inauteri jaiak.

 Otsailak 24. I. Sagar-Lasterra, herri-lasterketa.

Martxoak 4. II. Sagardo Eguna Chillida Lekun.

Martxoak 10. Autos Locos, Balanz Bike eta puzgarriak.

Martxoak 18. Tolarea sagardo Kofradiako XII. Kapitulua

Martxoak 24. I. Txuri Beltz haurrentzako emanaldia

Martxoak 25. Bertsotranpak: A. Egaña, X. Paya, F. Paia, Ander Lipus eta Aitor Agiriano.

Apirilak 14. Betizuak, A ze zirkua, haurrentzako emanaldia

Apirilak 21. Sagardoaren Graziya. Bertso eta kantak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!