Askatasunak Borroka eguna deitu zuen ostegunerako eta manifestazioak izan ziren, Gazteria, independentzia aurrera. Hitza eta erabakia askatasunez lemarekin. Goizean, paroak izan ziren ikastetxeetan eta 12:00etan, Segik manifestazioa egin zuen herrian. Ertzaintzaren presentzia zela-eta, ibilbidea aldatu eta kontzentrazioa egin zuten Urumea ikastola parean.
Askatasuna, arratsaldean
Askatasunak ere manifestazioa deitu zuen arratsaldeko 20:00etan eta 150 bat lagun bildu ziren, antolatzaileen arabera. Ertzainak Atsegindegin eta Zinkoenean izan ziren, baina ez zuten manifestazioa moztu. Askatasunak salatu zuen ´gazteen eskubideak eta independentziaren alde lan egiteagatik` espetxeratu nahi dituztela gazteak.