Ugalde, Loiarte eta Otaegi Eskualdeko ehiza txapelketara

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 23a, 01:00

Otsailaren 3an jokatuko da Gipuzkoako 2garren guneko ehiza txapelketa eta bertan Hernaniko Txantxangorri elkarteko eta eskualdeko ehiztariek hartuko dute parte: Astigarragako Gure Izarra, Urnietako Santa Cruz, Andoaingo Ontza, Lasarte-Orioako Buruntz-Azpi eta Añorgako Añorga KE. Garai batean Adarra mendin egin ohi zen, baina orain aldatu egiten dute urtero eta aurten Hernanin egingo da, Epele Errekan eta Usoko Errekan. Elkarte bakoitzeko txapelketetan lehen hiru postuetan gelditu diren ehiztariek hartu lezakete parte kategoria nagusian; Txantxangorritik: Juan Mari Ugalde, Iñaki Loiarte eta Juan Otaegi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!