ASEGARCEko Izar Berrien binakako txapelketa jokatzen ari da Oier Mendizabal, Belloso bikotekide duela eta datorren partidua, Burgosko, Quintanar de la Sierra herrian izango du, otsailaren 2an. Aurrean, Mendizabal I eta Oteizak osatutako bikote indartsua izango dute, tolosarrak eta hernaniarrak.
Bost bikote parekatu
Oso txapelketa interesgarria da Izar Berrien hau, Asegarceko adarrean, etorkizun haundiko 10 pelotarik jokatzen baitute, bost bikote parekatutan. Oierrek eta Bellosok ezin izan zuten txapelketa garaipenarekin hasi, Arretxe II eta Apraizen aurka 13an gelditu baitziren. Beraz, otsailaren 2an, txapelketako lehen puntua ia derrigor lortu beharko dute, finalerdietako borroka zailtzea ez badute nahi.