Elena Orcoyen sopranoaren eta Ana Iparragirre pianistaren kantu emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 23a, 01:00

Ostegunean izango da emanaldia, Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan.

HERNANI Musika Eskola Publikoak antolatuta eta hileroko Musika Kontzertu Emanaldien barruan, Elena Orcoyen sopranoaren eta Ana Iparragirre pianistaren emanaldia izango da ostegunean, Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etan.

Bi artista gazteren emanaldia
Elena Orcoyen 21 urteko tolosarrara da eta etorkizun oneko sopranoa. Zazpi urte zituenean Tolosako Hodeitruk Abesbatzan hasi zen kantuan eta geroztik hainbat kantu ikasketa egin ditu eta kontzertu eta sariketa ugaritan parte hartu du, arrakasta askorekin. Ana Iparragirre pianojolea berriz, Billabonarra da eta Donostiako Goi Mailako kontserbatorioan egin zituen bere ikasketak. Gaur egun Hernaniko Musika Eskolan irakasle moduan ari da eta talde instrumentalei eta abeslari lirikoei laguntzen die pianoarekin.

Bi zati eta 10 abesti Bi artista gazteen emanaldiak bi zati izango ditu eta bakoitzean bosna abesti interpretatuko dituzte. Horien artean, J.S. Bach, V. Bellini, R. Straus, S. Rachmaninov, P. Sorozabal eta J. Guridi bezelako konposatzaile ospetsuen lanak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!