Jabetza komunitateei buruzko hitzaldia gaur Elkano 17ko Emakume Zentroan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 23a, 01:00

Elkano 17 Emakumearen Zentroak hitzaldi bat antolatu du gaurko, arratsaldeko 16:15etan, beren zentroan (Elkano kalea 17-1). Ainhoa Blanco abokatua izango da hizlari eta jabetza komunitateei (comunidad de propietarios) buruzko hitzaldia emango du, eta jendearen zalantzak argitzen ere saiatuko da hitzaldi bukaeran. Bizilagun portalen funtzionamendua eta abar ikasteko aukera izango da beraz. Hitzaldia irekia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!