Pelotari hernaniarrak Gipuzkoako trinkete txapelketa irabazteko moduan dira, kategoria guztietan. Kadeteetan, Aritz Otaegik Mikel Nobleren partez jokatu zuen eta Oiarpeko pelotariari 30-7 irabazita, finalean sartu da. Jubeniletan Eñaut Esnaola sailkatu da finalerako, Aritz Salaberria herrikidea gaindituta (35-14). Nagusietan ere izango du Hernanik ordezkaria finalean. Final aurrekoa Esnal eta Alvarezek jokatu zuten eta Unai Alvarez izango da finalean, 40-18 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!