Hernani Ak berdindu eta Hernani Bk irabazi larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 22a, 01:00

1. mailako Hernani A taldeak berdindu egin zuen larunbatean Fortuna Bren aurkako norgehiagokan. Breogan Estevezek irabaztea lortu zuen; Ricardo Osak eta Fernando Esnaolak tablak egin zituzten; eta Javier Castañaresek galdu egin zuen. Hernani Bk, berriz, garaipena lortu zuen Gorosen (1-3), Gros K taldearen aurka. Ketxus Navascuesek, Joxe Angel Ijurkok eta Ahiletz Zuloagak irabazi egin zuten eta Ramon Plazak galdu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!