Hernanik 2
Ostadarrek 0
Emakumezkoen ligako taldeak 2-0 irabazi zion Ostadarri atzo Zubipen jokatutako partiduan (Golak Garazik eta Martak) eta igoera fasean izango da otsailetik aurrera. Arazorik gabe irabazi zuten hernaniarrek partidua, Ostadarrek ez baizuen beren atearen aurka jaurtiketa bat bera ere egin. Jon Zabaleta eta Iñaki Lopez entrenatzaileak adierazi zuten igoera fasean ´aurrean egotera` joan behar dutela, ´taldea ondo dagoelako eta oraindik hobera egin dezakegulako`.
Gorengoak berdinketa (1-1)
Hernanik puntu bat lortu zuen atzo Martutenen. Partidu hasiera hotzaren ondoren, zuriberdeak aurreratu ziren Olasagastiren golarekin, baina deskantsurako Martutenek berdindu zuen. Bigarren zatian inor ez zen nagusitu eta berdinketa justutzat jo daiteke.
Hernaniarrek bi partidu dauzkate orain segidan etxean: Pasajes eta Aretxabaletaren aurka.