Jose Maria Setien izango da aurten Xalapartako ‘Hernaniar bikaina’

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 22a, 01:00

Donostiako Gotzai ohiak saria jasoko du elkarteak ekainean egiten duen urteroko bazkarian.

Xalaparta elkarteak jakinarazi du aurtengo Hernaniar Bikaina saria Jose Maria Setien Donostiako Gotzai ohiari emango diotela. Elkarteak atzo egin zuen urteroko bilera eta han hartu zuten erabakia. Xalaparta elkarteak Hernaniar Bikaina saria ematen dio, bi urtean behin, Hernaniar bati, bere lanaren errekonozimendu bezala. Aurrekoan, 2005ean, Ines Sarasua eta Alfredo Azkuek jaso zuten brontzezko txalaparta, Hernaniko talde ezberdinetan egindako lanarengatik. Saria, ekainean egiten duten urteko bazkarian eman ohi dute, San Juanak aurretik.


Jose Maria Setien
Jose Maria Setien Alberro Hernanin jaio zen 1928ko martxoaren 18an. Eliz ikasketak Gasteizko seminarioan eta Erromako Gregoriana unibertsitatean egin, eta apaiz egin zen 1951ko ekainean. 1979 urteko otsailetik 2000ko urtarrilera arte Donostiako Elizbarrutiko Gotzain nagusia izan zen. Irakasle lanetan ere aritua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!