Umorea eta poesia uztartuko dituzte, gaur, The Hazzards Clowns pailazoek, Astigarragako kultur etxean. Tradizioz betetako ikuskizuna da gaur ikusi ahal izango dena, baina XXI. mendeko eszenifikazioa duena. Gaur, Astigarragako kultur etxean, 17:30etatik aurrera. Sarrera: 3 euro. Astigarragako Udaleko Kultura Sailak antolatu du emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!