Pelotari hernaniarrek partiduak Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 21a, 01:00

Udaberri torneoko eta Euskal Herriko txapelketako partiduak jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek gaur Urnietan, Hernaniko kiroldegiko frontoia erabili ezin delako. Goizeko 10:00etan hasiko dira partiduak eta lehenengo Udaberri torneokoak izango dira: jubeniletan, Garmendia-Otaegi/Oiarpe eta nagusietan, Huizi-Zurutuza/Legazpi. Ondoren Euskal Herriko txapelketako ligaxkakoak: jubeniletan, Ezeiza II-Esnaola/Upo Mendi eta 22 urtez azpikoetan, Aizpitarte-Gorrotxategi/Argia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!