SAgardo denboraldia hasia dute dagoeneko Hernaniko sagardotegi batzuk. Beste batzuk oraindik ez dituzte ateak ireki jendearentzat, baina haiek ere laister egingo dute. Atzo eta herenegun izan dituzte lehendabiziko bisitariak eta probatu dituzte lehendabiziko sagardoak, ´oso onak`, gehienek diotenez. Asteburu honetan aukerarik izan ez duenak, izango du aukerarik hemendik aurrera. Datorren asteburuan izango da txotx denboraldiaren irekiera ekitaldia, 12:00etan Gudarien plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!