Garikoitz Arruarte preso hernaniarra asteburuko baraualdia burutzen ari da Alcala Mecon. Espetxe horretako euskal presoak txandakako baraualdiak egiten ari dira, presoen eskubideen alde eta
Iñaki De Juana presoa askatzeko eskatzen.
Garikoitz Arruarte preso hernaniarra asteburuko baraualdia burutzen ari da, Alcala Mecon, bere moduluan dauden gainontzeko euskal presoekin, Askatasunako prentsa ohar baten arabera. Baraualdiak urte berriarekin hasi ziren, Iñaki De Juana preso donostiarraren askatasuna eskatzeko eta presoen eskubideen alde, eta txandaka egiten dituzte modulu ezberdinetako presoek.
Bestalde, Hernaniko Askatasunak jakianarazi du datorren ostiralean Inma Noble eta Pakito Lujanbio preso hernaniarrak gogora ekarriko dituztela, omenaldi batean. Noblek 20 urte bete ditu espetxean eta Lujanbiok 22tik gora daramazki.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!