Aitor Ruiz de Eguino eskultore hernaniarrak web gune berria du: www.aitor-ruiz-de-eguino.com, eta bertan ikusi daitezke berak egindako lanak, idazleen testoekin eta bideoekin batera. 2006ko azarotik ikusi daiteke web gunea eta eskultorea pozik dago, ´mundu guztiak ikusi ditzakelako nire lanak`.
Berak egindako web gunea
Aitor Ruiz de Eguino gai asko lantzen dituen egilea da, eta bere web gunea diseinatzen ere animatu da: ´horrela askoz erosoagoa da nire-tzat; bestela, web guneko argazki, bideo eta bestelako informazioa beste egileren bati bidali beharko nioke` dio. Aitorrek onartzen du ordenadoreekin duen harremana ´txarra` dela, baina azkenean web gunea egiteko pausua ematea erabaki zuen, ´gaur egun nahi ta nahiezkoa delako` adierazi du.
Bisitariak EEBB, Frantzia eta Sauditar Arabiatik
Web gunearen administraria bera denez, horren inguruko datuak ere ondo dakizki. Dioenez, web guneak 700 bisita jaso ditu orain arte, ´400-500 pertsona ezberdinenak. EEBB, Frantzia eta Sauditar Arabiatik sartu dira nire web gunean`. Pozik dago Aitor emaitza horiekin, are eta gehiago propaganda askorik egin ez duela kontutan hartuta.
Otsailean Irlandara
Aitor Ruiz de Eguinok Irlandan erakutsiko ditu lanak otsailean; Dublin, Belfast eta beste hiri batean. Dublingo erakusketa izango da garrantzitsuena, galeria batek hiru astetan hartuko baititu hernaniarraren obrak. Aitorrekin batera, beste hiru egile euskaldun joango dira Irlanda aldera.