Sagardo uzta berriaren aurkezpena

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 20a, 01:00

Astigarragan sagardotegi denboraldiaren irekiera ekitaldia izan zen asteazkenean, baina ekitaldi gehiago ere izango dira. Bihar, sagardotegietan barrena ibilaldi bat aterako da goizeko 09:00etan, Joseba Barandiaran plazatik. Sagardoetxean, 12:00etatik 14:00etara Euskal Herriko produktuen azoka izango da eta 13:00etan, Tolosako babarruna eta 2006ko uztako sagardoa izango dira dastatzeko. Sagardun partzuergoak antolatu ditu ekitaldiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!