Durango-Hernani, lehen itzulia bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 20a, 01:00

Hernani 5 edo 6 bajarekin dijoa. 12:15etan izango da partidua.

ohorezko B mailako taldea Durangora dijoa bihar lehen itzuliko azken puntuen bila. Hernani hirugarren dago orain sailkapenean, Vigotik 2 puntura, eta galiziarren postua har lezake Durangon irabazita, haiek Alcobendas liderraren kontra galduz gero. Horregatik, Joxe Elosegi entrenatzaileak ´oso garrantzitsutzat` jo du biharko partidua.

Partidu ´oso zaila`

Garrantzitsua bezain zaila izango da, ordea, partidua. Batetik, Hernani 5 bajarekin joango delako Durangora, gutxienez, eta bestetik Durangoren zelaiak belar artifiziala duelako eta hori handicap bat izango da hernaniarrentzat, Landaren jokatzen ohituta daudelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!