Hernaniko pelotariak bikain dabiltza Gipuzkoako trinkete txapelketan eta bai jubeniletan eta bai nagusietan ziurtatuta daukate finalean sartzea. Final erdiak Iruran jokatuko dira, gaur 14:30etatik aurrera. Aurrena, kadeteek jokatuko dute. Mikel Noblek Oiarpe1-en aurka jokatuko du eta bigarrena Ekhi Aranburuk jokatuko du Oiarpe2-ren aurka. Ondoren Eñaut Esnaola eta Aritz Salaberria jubenil hernaniarrak elkarren aurka jokatuko dute. Nagusietan Unai Alvarez eta Iñaki Esnal izango dira elkarren aurka jokatuko dutenak.
Euskal Herriko txapelketa
Euskal Herriko txapelketako ligaxkan ere ari dira zenbait pelotari. Ioritz Arrieta kadeteak Markinan jokatuko du gaur 17:00etan, eta Ezeiza II-Esnaola eta Aizpitarte-Gorrotxategi Urnietan izango dira, bihar 10:00etan.