gipuzkoako Ehiza Federazioaren barruan, bigarren zona deitzen dena osatzen dute Hernaniko Txantxangorri, Astigarragako Gure Izarra, Urnietako Santa Cruz, Andoaingo Ontza, Lasarte-Oriako Buruntz-Azpi eta Añorgako Añorga KE Elkarteek. Sei elkarte hauen artean, zakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatzen da eta aurten Txantxangorriri tokatzen zaio antolatzea, urtero txandatu egiten baitute.
Otsailaren 3an Uxuko-Erreka eta Epele-Errekan
Antolatzailea aldatzearekin batera, urtero lekua ere aldatu egiten da eta aurten, Epele-Erreka eta Uxuko-Erreka inguruetan jokatuko da, otsailaren 3an. Txapelketa honetan, Elkarte bakoitzeko txapelketetako 3 lehenengo ehiztariek hartuko dute parte.