Galdakaora sendo jarraitzera

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 20a, 01:00

EHU-Hernanik azken sailkatua, Galdakao B.T., bisitatuko du gaur, 16:00etan

EHU-Hernani mutilen senior taldeak Galdakao B.T.-ren pista bisitatuko du gaur, 16:00etan. Hernaniarrak garaipenak lortu eta lortu dabiltza eta gaur ere irabazteak behar du beren helburua, are gehiago, talde bizkaitarra sailkapenaren azken postuan dela ikusita. EHU-Hernani Euskal ligako lehen postuan da, abantaila haundiarekin, eta ez dirudi igoera faseak ihes egingo dionik, nahiz eta taldeak ez duen mailaz igotzeko asmorik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!