Emakumezkoen ligako taldeak puntu bat nahikoa du igoera fasean sartzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 20a, 01:00

Ostadarren aurka jokatuko du, bihar 12:00etan Zubipen.

Emakumezkoen ligan, Hernani-Ostadar bihar Zubipen. Partidua 12:00etan izango da eta zuriberdeek berdinketa nahikoa dute igoera faserako txartela lortzeko. Liga erregularra bukatzeko bi partiduren faltan, hernaniarrak laugarren dira (igoera faserako azken postua) 33 punturekin. Ostadar, berriz, bosgarren da, 27 punturekin.

Bigarren postua, gertu

Irabaziz gero, bigarren postua lortzeko aukera ere izango luke Hernanik, Vasconia eta Añorga, bigarren eta hirugarren sailkatuak puntu batera ditu eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!