Ligako lehenengo partiduko arantza atera nahi du Hernanik Martutenen

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 20a, 01:00

Ligako lehenengo partiduko arantza atera nahi duPartidua bihar eguerdiko 12:15etan izango da. Ligako lehenengo partiduan Martutenek hiru puntuak eraman zituen Zubipetik.

bihar eguerdian bigarren itzuliari emango dio hasiera Gorengoen mailako taldeak, oso partidu erakargarriarekin. Martutenen jokatuko du Hernanik bertako taldearen aurka. Zuriberdeek ligako lehen partiduan gertatutakoa izango dute gogoan, orduko hartan, ustekabean, Martutenek 3 puntuak eraman baitzituen Zubipetik, 1-2 irabazita.

Oso egoera ezberdina

Liga hasiera hura, sarritan gertatu ohi den bezala, arraro xamarra izan zela erakutsi du, bi taldeen ondorengo jardunak. Hernanik irristada hari buelta berehala eman zion eta lehenengo itzulia bigarren postuan amaitu du oso joku maila onean. Martutenek aldiz, lehenengo partidu hartan garaipena lortu zuen, baina gero beste 16 jardunalditan beste garaipen bat bakarrik lortu du eta azken postuan doa.

Lehenengo postua urruti

Biharko partidua irabaztea oso garrantzitsua litzateke zuriberdeentzat. Liga erdia pasa den honetan, taldeak erakutsi du goiko postuetan borrokatzeko moduan dela, baina, borroka hori oso gogorra izango da. Zarautz taldea lider sendoa dela dirudi, zortzi puntuko aldea baitarama Hernanirekiko. Baina, bigarren postutik bederatzigarrenera 6 puntutako tartea besterik ez dago, beraz, zuriberdeek borroka gogorra bezain polita dute, bigarren itzuli honetarako. Lehenengo zita bihar dute, eguerdiko 12:15etan Martuteneko zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!