JOAN zen igandean jokatu zen Mutiloan taldekako bola txapelketako bigarren eta azken tirada. Ategorrietako taldeak irabazi zuen 534 brilarekin eta bigarren Segura izan zen 509rekin. Hernaniarrei dagokionez, Elur Txorik ezin izan zion eutsi aurreko asteburuan Añorgan lortu zuen bigarren postuari eta postu bat atzera egin zuen. Hala ere, merituzko hirugarren postua lortu zuten 502 brilarekin. CD Hernanik ere bi postu atzera egin zituen eta 8garren amaitu du 465 brilarekin. Ur Miako taldea berriz, 10garren postuan mantendu zen 450 brilarekin. Txapelketa honetan, sei bolari aurkeztu behar ditu talde bakoitzak eta aipagarria da Hernanitik 3 talde osatzea.
Bihartik erregularitatea
Bola denboraldi ofiziala taldekako txapelketarekin hasi da eta orain bakarkako erregularitate txapelketak emango dio segida. Bihar bertan hasiko da Altzako bolatokian. Erregularitate txapelketan sei igandetako tiradak hartuko dira kontuan.