BERRIAK merkatari eta ostalarien elkartearen txartelarekin gasolinan %4ko deskontua izango da astelehenetik aurrera, Karabelgo gasolindegian. Deskontua posible izan da Karabelgo gasolindegiak, Berriak elkarteak eta Rural kutxak egindako akordioa medio.
Sistema erraza da eta erabiltzaileei ez zai ezer kostako
Deskontua lortzea oso erraza da. Lehenik eta behin Berriak elkartearen txartela eduki behar da. Txartela eskuratzea debalde da eta Rural Kutxan, Karabelgo gasolindegian, edota Berriak txartelelaren ikurra duten dendetan eskatu edo entregatu behar da eskaera orria. Orria bete eta berehala eskuratzen da txartela. Jakinarazi dute ez dela zertan Rural Kutxan kontua eduki beharrik, kontua beste edozein bankutan izanda ere atera liteke txartela, inongo pegarik gabe. Berriak txartelarekin egindako ordainketak ere norberak nahi duen kontuan helbideratzen dira. Txartela eskuratuta, Karabelgo gasolindegira joatean gasolina zenbatekoa eskatu behar da. Gero txartelarekin ordaindu behar da, eta deskontua aplikatuta kobratuko dute. Tiketean deskontuaren berri zehatza agertuko da.
Supermerkatu haundietan baino deskontu gehiago
Berriakek jakinarazi du helburua dela jendeak herrian erostea, ´azalera haundiko komertzioen abantailak eta herriko komertzioaren gertuko zerbitzua` batuta. Gaineratu dute, Karabelgo gasolindegian lortuko den deskontua azalera haundietako gasolindegietakoetakoak baino haundiagoa dela.
Beste abantailak
Berriak txartelarekin Berriak elkarteko zenbait dendetan (herrian 50), 3 hilabeteko epean ere ordaindu daiteke, inongo interesik gabe. Urtean zehar %5eko deskontua ere lortu daiteke kanpaina jakinetan, Gabonetan esaterako.