Mendiriz Mendik iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko irtenaldia antolatu du Cauterets-era, otsailaren 3 eta 4rako. Irteera goizeko 05:00etan izango da, Atsegindegitik, eta prezioak adinaren araberakoak dira: 8 urte arterakoak: 40 euro bazkideek eta 50 ez bazkideek; 9 eta 16 urte artekoak: 50 bazkideek eta 60 ez bazkideek; eta 16 urtetik gorakoak, 70 bazkideek eta 80 ez bazkideek. Mendiriz Menditik ohartarazi dute bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria sartzen dela prezioan baina forfaita ez, eta izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko direla. Izen ematea urtarrilaren 31era arte egin daiteke, elkartearen lokalean, astelehen, ostegun edo ostiraletan 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!