Udalak herriko espaloietako zoru mota aldatzeko asmoa du, gertatzen diren irristaldi eta erorketak ebitatzeko, bereziki aldapetan. Andoni Amonarraizek zuzentzen duen Zerbitzuen Udal-arloak 60.000 euro bideratuko ditu berrikuntzari aurre egiteko. Amonarraizen hitzetan, ´berehala` hasiko dira lan horretan.
Ez labaintzeko tratamendua eta baldosa berriak
Berritzen ari diren zonetan eta auzo berrietan baldosa berriak jarriko dituzte, irudi hexagonalak dituztenak, ´gehiago heltzen dutenak eta gutxiago hondatzen direnak`. Herrian nagusi diren baldosa zurigorriak dituzten kaleetan, berriz, ez labaintzeko tratamendu bat emango dute. Neurri horiekin, ´udalerriko mugikortasuna` hobetzeko ahalegin bat egin nahi du Udalak.